Pistola faltsu batekin bi emakumeri heriotza mehatxuak egiteagatik 42 urteko gizon bat atxilotu dute bart, Bilbon. 01:00ak aldera gertatu da erasoa Cantera kaleko taberna baten kanpoaldean.
Atxilotua tabernan oihuka sartu eta barruan lehergailu bat jartzearekin mehatxu egin zuela adierazi du Ertzaintzak. Une batzuk beranduago, gizona kalera irten eta bi emakumeri ustez heriotza mehatxuak egin zizkien pistola faltsu batekin.
Gizona atxilotu egin zuen Ertzaintzak su arma batekin mehatxuak egitea leporatuta.
erasoa
Pistola faltsu batekin bi emakume mehatxatzea egotzita gizon bat atxilotu dute, Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu