HONDAKINEN KUDEAKETA. ERRAUSTE PLANTAK. ARABA

Plan berriak biometanizazio planta eraikitzea aurreikusten du

2004ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Arabako hiri hondakinen egoera ez da hain larria, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Iparraldeko herrialdeekin alderatuta. Gaur egun, zabortegi bakarra dago, Laudioko Gardelegin, eta bertara eramaten dira Arabako herri guztietako zaborrak, baita Nafarroako, Bizkaiko eta Burgosko (Espainia) herri batzuetakoak ere. Zabortegi horrek 2019. urtera arteko iraupena izango du, berriki Arabako Diputazioak zabortegia Europako arau berrietara egokitzeko eta handitzeko egitasmoa onartu baitu. Handitzeko lanak laster hasiko dira.

Arabako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plana 2002an bukatu zela adierazi dio Berriari Diputazioko Ingurumen teknikariak. Une honetan plan berria lantzen ari direla esan du, eta aurrekoak zehazten zuen estrategia eta filosofia bera izango duela aurreratu du: zabor kontsumoa jaistea, ahalik eta gehien birziklatzea, konpostatzea eta isurketa (arau berrietara egokitua). Tratamendu horiek egin ahal izateko Gasteizen hondakinak biometanizatzeko eta konpostatzeko planta eraikiko dute. Obrak hastear daude, eta 2006rako amaituko dira. Planta horrek 120.000 tona tratatzeko ahalmena izango du. Gaur egun, Araban 142.917 tona zabor sortzen da. Gardelegin ere hondakinak bereizi eta sailkatzeko gune bat eraikiko da. Hiru zakartegi eraikitzea ere aurreikusi dute. Plan berriak, orain arte bezala, ez duela errauste plantarik jasotzen gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.