Gizartea

Plan eolikoa bertan behera uzteko eskatu du Eusko Legebiltzarrak

Taldeek aho batez egin diote eskaera Eusko Jaurlaritzari, eta martxan diren hamazazpi parke eolikoen egitasmoak gelditu nahi dituzte. Adostasuna, ingurumena eta teknologia beharrezkotzat jo dituzte proiektuak gauzatzeko.

2009ko ekainaren 18a
18:14
Entzun
Eusko Legebiltzarrak aho batez erabaki du gaur plan eolikoa bertan behera uzteko eskaera egitea Eusko Jaurlaritzari. Hain zuzen, eskatu dio martxan diren hamazazpi parke eolikoen egitasmoen tramite administratiboak eteteko. Parke horietatik hamalau Arabakoak dira, bi Gipuzkoakoak eta bat Bizkaikoa.

Parlamentuaren ustez, erakunde publikoen eta gizarte eragileen adostasuna beharrezkoa da plana gauzatzeko, eta gaur egun halakorik ez dagoela aitortu du. Azken urteetan onartutako ingurumen arauak ere bete egin behar dira, haren iritziz, eta puntako aurrerapen teknologikoak jarraitu behar dira planak egitean.

Jaurlaritzak duela bi urte bertan behera utzi zuen proiektu bat -Orduntekoa-, baina beste batzuekin aurrera segitu zuen.

Aralarrek atera du gaia Legebiltzarrean, eta han ordezkaritza duten talde denen babesa jaso du. Bide batez, Jaurlaritzari galdegin diote energia eolikoaren bigarren plana egiten hasteko urtea bukatu aurretik. Taldeen aburuz, energia berriztagarriak eta ez-kutsatzaileak kontuan hartu beharko lirateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.