euskara

Planetariumean euskararen unibertsoaz

Gaur hasi dira 'Euskararen unibertsoak pauso bat harago' jardunaldiak Iruñean, Kontseiluak antolatuta. Euskaraz bizitzeko eskubidearen aldeko lana elkarrekin egiteko deia egin du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. Etorkizuneko erronkez mintzatuko dira bihar.

2010eko azaroaren 24a
17:26
Entzun
Bukatu da Kontseiluak antolatutako Euskararen unibertsoak pauso bat harago jardunaldien lehen eguna, eta parte-hartzaileek diagnostikoari eskaini diote hitzordua. Dena dela, euskaraz bizitzeko eskubidearen aldeko lana elkarrekin egiteko mezua eman du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. Iruñean ari dira jardunaldiak egiten, Planetariumean, eta bihar -azken egunean- aurrera begira jarriko dira, etorkizuneko erronkei so.

Koldo Tellitu Kontseiluko lehendakariak, hasierako hitzaldian, 1997ko Euskararen unibertsoa jardunaldiak aipatu eta azpimarratu ditu, orduan erabaki zutelako Kontseilua sortzea euskalgintzako kideek. Harrezkero egindako lanari elkarrekin bultzada berri bat emateko dei egin du Tellituk.

Bilbaoren ustez, herri mugimenduak bultzatuta euskararen normalizazioan aurrerapauso garrantzitsuak eman dira, baina hark ere beste urrats bat egiteko eskatu du. "Oraindik helburura heldu ez garenez, indar handiagoz lan egin behar da".

Igor Astibia Kontseiluko kideak, azken 25 urtetan indarrean egon diren hizkuntza politiken azterketa aurkeztu ondotik, hizkuntza politika berria behar dela aldarrikatu du, "gaur egungoarekin euskara ez baita normalizatuko".

Sektoreetako diagnostikoak ere egin dituzte gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.