Ingurumena

Plastificantes de Lutxana enpresaren jarduna behin behinekoz eten du Barakaldoko Udalak

Astelehenean gai toxikoak isuri zituen Barakaldoko (Bizkaia) Plastificantes de Lutxana enpresak Castaños ibaira, eta, jarioaren ondorioz, hiru lagun erietxera eraman behar izan zituzten arnasketa arazoekin. Hori dela eta, enpresaren jarduna behin behinekoz etetea erabaki du Barakaldoko Udalak, "isurketa gehiago ez dituela egingo bermatu arte".

2003ko irailaren 3a
17:58
Entzun
Ez da Plastificantes de Lutxana enpresak isurketa toxiko bat egiten duen lehendabiziko aldia. Aitzitik, iragan urtarrilean beste jario bat izan zuen. Ondorioz, enpresaren jarduna eteta beste aukerarik ez duela adierzi du gaur Tontxu Rodriguez alkateak.

Halaber, isurketak eragindako kalteen "arduradun subsidiario" izendatu du Barakaldoko Udalak Plastificantes de Lutxana enpresa, eta, beraz, garbiketa kostuak eta ur horniketa sisteman egin beharreko konponketak ordaindu beharko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.