Hondarribiko alardea

Plastiko beltza borroka eredu "bidezkoa" dela erantzun diote Hondarribiko Emakumeek Itxasori

Kultura diputatuak "eraso" egin diela sentitu dute. Protestan jarraituko dutela esan diote: "Gustatzen ez bazaizu ere".

Alarde parekidearen aurkakoak, iaz, plastikoa eskuan hartuta, Jaizkibel konpainiaren aurrean. JON URBE, FOKU
arantxa iraola
2018ko irailaren 7a
06:23
Entzun

Gutun bat argitaratu dute Hondarribiko Emakumeek Denis Itxasori zuzenduta. Alarde parekidearen kontrako andrazkoak batzen dira elkarte horretan, eta Jaizkibel konpainiaren aurka daudela erakusteko arbuio keinuak defendatzen dituzte, tartean, haiek Kale Nagusian igarotzen direnean, plastiko beltz bat zabaltzea. Badira 22 urte gatazka hasi zela, eta harekin keinu itsusiak; orain arte ez zien inoiz, ordea, aldundiak zuzenean eskatu halakorik ez egiteko. Atzo heldu zen era horretako lehen keinua, Itxaso Kultura diputatuaren adierazpenak dituen ohar batekin. Eta minduta hartu dute komunikatua tradizioren defentsan ari direla dioten emakumeek. "Plastikoak, harresi beltzak, emakumeen indar pasiboaren sinbolo unibertsal bat dira", defendatu dute. Adierazpen askatasuna aldarrikatu dute, eta instituzioen partetik jasaten duten "bazterkeria" erakutsi egin behar dutela.

Adierazi dute Itxasok emakumeen ahotsa isilarazi nahi duela egin duen eskariarekin. Horregatik, hark "eraso" egin diela sentitu dute, eta "zentsuratu" egin nahi dituela haien iritziak. "Konturatzen zara zure adierazpenekin ikusezin egin nahi dituzula herri honetako emakume gehienak?".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.