gizartea

Plataforma batean bermatu dute 'Motxo'-ren popa

Arrantzontzia hondoa jo zuen tokitik askatzeko lanetan ari dira, eta datozen orduetan aterako dutela aurreikusten dute.

2010eko abenduaren 9a
18:26
Entzun
Motxo Bermeoko arrantzontzia Deba eta Zumaiako itsaslabarretik erretiratzeko lanetan ari dira, eta dagoeneko lortu dute garabi baten bidez ontzia altxatu eta popa plataforma batean bermatzea. Gero, plataforma mendi malkarrera hurbildu eta ontzia handik lehorreratzea da asmoa. Datozen orduetan aterako dute ontzia behin betiko hondoa jo zuen lekutik, baina ikuskizun dago lan guztiak gaur amaituko dituzten.

Egunotan kamioiak lokaztutako bidean gora eta behera ibili dira, garabiaren piezak plataformaraino jaisteko zailtasun handiekin.

Orain dela hilabete pasatxo geratu zen Motxo Deba eta Zumaia arteko kostaldean, handik atera ezinik. Istripuaren hurrengo egunetan arrantzontzia handik mugitzen saiatu ziren, baina eguraldi txarrak eta itsaso nahasiak ez zuen lagundu. Horrenbestez, lanak bertan behera gelditu ziren, plan berri baten bila. Ontziak olio isuriak izan ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.