Ezker abertzaleari hauteskundeetara aurkezteko bideak itxi nahian jarraitzen dute PSOEk eta PP. Hala, Hauteskunde Legea eta Alderdien Legea aldatzeko akordioa lortu dute bi alderdiek. Aurretik hitzartutakoez gain, plataformen gaia ere landu dute.
Ezker abertzaleak Estatuari ziria sartzea eragotzi nahi dute lege erreforma honekin, Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko presidenteorde eta Barne ministroaren esanetan. «Erreforma oso ongi gelditu da, zeren eta Alderdien Legeak lehen zituen zirrikituak itxi egiten ditu, haren printzipioei eutsita».
Plataformen bidea ere itxi nahi diote ezker abertzaleari PPk eta PSOEk
Hauteskunde Legea eta Alderdien Legea aldatzeko akordioa egin dute, ezker abertzaleari oztopoak jartze aldera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu