Plazatik mundura, ozen

Irudimena eta aldarrikapena uztartuta ekin diote Goazen Plazara ekinaldiari Gasteizen; Foru plaza bete dute, eta ehunka lagun dantzan jarri dituzte.

Bereziki, gogoan izan zituzten gaixorik diren presoak . RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRES.
edurne begiristain
Gasteiz
2012ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Mugimendua eskatu dute Gasteizen: plazatik mundura eta espetxeetatik etxera. Mugimenduaeskatu diete herritarrei, «atzerapausorik eman gabe», euskal presoak Euskal Herrira ekarriko duen noranzkoa ezartzeko. Mugimendua praktikara ere eraman dute,Foru Plazan bildutako lagunak dantzan jarri baititu Goazen Plazara ekinaldiak. Irudimentsua izan da oso Herrira mugimenduak Gasteizen egin duen ekitaldia: euskal presoen oinarrizko eskubideen aldarria lau haizeetara zabaldu dute antzerki eta musikaren bitartez. Eguerdiko manifestazioa koloretsua izan da, baita amaierako ekitaldia ere.

Dagozkien eskubideen jabe leloa duen pankartak zabaldu du manifestazioaren bidea, eguerdi partean. Herrira mugimenduak Bilbo plazan egin duen hitzorduak erantzun zabala izan du, mila lagun inguru batuta. Deialdiarekin bat egin duten eragileen ordezkariek eutsi diote pankartari, eta atzetik joan direnen artean egon dira, besteak beste, EAko idazkari nagusi Pello Urizar, Amaiurreko diputatu Iker Urbina, ezker abertzaleko kide Iñaki Olalde eta ELAko idazkari nagusi Txiki Muñoz.

Euskal presoak etxera ekartzeko eskatzen duen banderatxoa eskegita daraman kamioi bat joan da manifestazioaren aurrealdean, oinezkoen harridurarako. Bidean hainbat eta hainbat lagun batuz joan zaizkio mobilizazioari. Artium museoaren parean txirrindulari talde bat gehitu da, Euskal presoak Euskal Herrira zioen pankartarekin. Aurrerago, Santiago ospitalaren ondoan, gaixo dauden Arabako presoak gogoan izan ditu lagun talde batek, eta anbulantzia eta guzti batu zaiemanifestariei. Martxa amaitu baino lehen motor-gidari talde batek egin du bat protestarekin, Bizi osorako espetxe zigorrik ez lelodun pankarta batek lagunduta.

Elkarrekin egin dute denek Foru plaza arteko bidea, euskal presoen aldeko oihuek eta motor eta txirrin hotsek girotuta.

Goazen Plazara ekinaldiaren filosofiari errotik heldu diote Gasteizko ekitaldian: Foru plaza presoen aldeko banderaz bete baitute, musika eta dantzaz lagunduta. Izan ere, antzerki talde batek animatuta, kantatzen eta saltoka bukatu dute ekitaldia, presoen aldeko aldarriak ahaztu gabe. Bertan bildutakoei dei egin diete hilaren 31n, gauerdian, presoen aldeko banderak etxeko leiho eta balkoietan eskegitzeko.

Ekitaldian gogoan izan dituzte, halaber, bereziki larri gaixo dauden Gotzone Lopez de Luzuriaga, Jose Angel Biguri eta Jose Ramon Lopez de Abetxuko preso arabarrak. Ez daudela bakarrik gogoratu diete, eta «guztien konpromisoarekin» etxeratuko dituztela agindu diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.