Plentziako (Bizkaia) Ermitatze gaztetxea hustu dute udaltzain eta ertzainek. 9:30ak aldera iritsi dira gaztetxera Udaltzainen patruila bat eta Ertzaintzaren bi ibilgailu, etxe okupatua itxi behar zuten zuten bi langileak babestera. Herriko hainbat gazte bertaratu dira eta barruan zeuzkaten gauzak ateratzen utzi diete.
Ukberri.net-ek azaldu duenez, Gazteek Isamari Zarauza alkateari deitu diote gertatzen zenaz galdetzeko eta honek horretaz ideiarik ez daukala erantzun die, udaltzainek, ordea, agindua ostiraletik zeukatela aipatu dute. Udalak gaztetxe barrutik ateratako gauzak garraiatzeko kamioi bat utzi die gazteei, ez ordea horiek gordetzeko lokal bat, hauek eskatu bezala. Gauzetako batzuk Sekeko gaztetxera (Sopela, Bizkaia) eraman dituzte.
Gaur aratsalderako manifestazioa deitu du Plentzia eta Gorlizko Gazte Asanbladak, 19:30ean abiatuko dira Piruli plazatxotik.