ELKARRIZKETA AURRERAPENA

"Plurala da Euskadi Irratia"

BERRIAk bihar Felipe Juaristi Euskadi Irratiko zuzendariari egindako elkarrizketa argitaratuko du. Euskadi Irratiaren izateaz eta funtzioaz mintzatu da Juaristi.

2010eko azaroaren 27a
15:51
Entzun
Hona hemen, aurrerapen gisa, Felipe Juaristiren esan batzuk:

- "Lehendabizi, orain arte egindakoa ezagutu behar da, eta esango nuke Euskadi Irratian lan ona egin dela. Irratiak bizkarrezurra egina dauka, eta aldaketak hori hautsi gabe egin behar dira".

- "Irratian ahozkotasuna zaindu behar da. Kontuan izan behar da Euskadi Irratia zertarako sortu zen: bereziki, euskal kultura euskaraz zabaltzeko. Niretzat hori gogoraraztea oso garrantzitsua da".

- "Euskadi Irratia enpresa publikoa da eta plurala. Konparatu besterik ez dago gurean entzuten diren ahotsak beste hedabide batzuetakoekin. Gauzak nola doazen ikusita, ez dugu arazorik izango etorkizunean ezker abertzaleko ahotsak sartzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.