osasuna

Pneumokokoaren kontrako txertoa jarriko du Osakidetzak

Uztailaren 1ean hasiko dute meningitisa sor dezakeen bakteria horren kontrako txertaketa. Aurten jaiotako haurrekin hasiko da kanpaina. Giza papilomaren kontrako txertoa 12 urteko neskatoei jarriko diete.

Ume bati txertoa jartzen. BERRIA
2015eko ekainaren 25a
08:54
Entzun

Ototisa, pneumonia eta kasurik larrienean meningitisa sor dezakeen pneumokokoaren kontrako txertoa jartzeko kanpaina hasiko du datorren hilaren lehenean Osakidetzak. Aurten jaiotako haurrekin hasiko dute txertaketa Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. 

Lehen dosia bi hilabeteko haurrentzat eskainiko dute; haur horiek lau hilabete eta hamabi hilabete betetzen dituztenean, beste bi dosi hartzeko aukera izango dute. 2015eko urtarrilaren 1aren ondoren jaio eta jada zenbait dosi hartu duten haurrek ere izango dute aukera falta zaien dosia Osakidetzaren bidez hartzeko, doan. 

Giza papilomaren kontrakoa, lehenago

Giza papilomaren kontrako txertoa hartzeko adina jaitsi egingo dute. Aurrerantzean, 12 urteko neskatxoei jarriko diete.

Jon Darpon Osasun sailburuak esan du oraingoz ez dutela aurreikusten barizelaren kontrako txertoa 10 urtetik beherako haurrei jartzea, "ez baitago izurriterik". Nafarroan, urte eta erdiko haurrei jartzen diete lehen dosia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.