POBREZIAREN NAZIOARTEKO EGUNA. «Nire egoera bertsuan dagoen jendearekin harremanetan jartzeak asko laguntzen du aurrera egiteko»

MAIALEN HUARTE
2010eko urriaren 16a
00:00
Entzun
Jesus Sanchezek lehengo urteko irailean ezagutu zuen Iruñeko Paris 365 jantokia: «Orduan langabezian nintzen, eta lagun baten bitartez izan nuen jantokiaren berri». Tratu goxoa eta harrera beroa dira boluntarioen partetik jasotzen dituena: «Eguneko otorduez gain, jendearekinharremanetan jartzeko aukera ematen du jantokiak, honekin eta harekin hitz egin eta hemendik kanpo zenbaitzuekin egoteko bide izan da». Iruindarra da Sanchez. Azken urteotan ez du zorterik izan egoera ekonomikoan. Beste zenbait arazo ere izan ditu, eta zulotik irteteko modua izan da hauxe: «Jantokira etortzeaz gainera, Gizakia Herritar fundazioak eskaintzen dituen programa zenbaitetan parte hartzeak trebakuntzan eta autoerrealizazioan lagundu dit».

Gaur egun oinarrizko errenta jasotzen du Sanchezek. «Ez dut inongo lotsarik hori aitortzeko, edozeini gerta dakioke, bizitzak dakarren egoera gaziak sortua». Egoera zailari, ordea, jakin egin behar zaio buelta ematen eta halaxe egin du Sanchezek. Gaur egun harreman berezia du Paris 365ekin. «Erabiltzaile nintzen lehen, eta boluntario naiz orain». Egunerokoan laguntza ematen du jantokian: «Janaria ekartzen ibiltzen naiz, mahaiak otorduetarako prestatzen eta ahal dudan guztian laguntzen». Erabilgarri sentitzen da hemen: «Norberaren egoera onena ez dela sentitzean ahuldu egiten zara, baina bakarrik ez zaudela jakiteak aurrera egiten laguntzen du» Egonkortasuna eman diote, bai jantokiak berak eta bai horren bidez egin dituen zenbait ikastarok ere. Berak badaki zer den lehen aldiz Paris 365en sartzea, eta bertara doan jende berriari bultzada ematen saiatzen da orain: «Giro xumea dago Paris 365en, apala bezain eskuzabala».

Elikadura eskubidearen alde ari da lanean Paris 365. Jaiotzetik desagertzea du helburua. Ixteko egun zehatzik ematera ez da ausartzen, ordea, Marian Gorraiz fundazioko kidea, «pobrezia ez baitago krisian».%35ean egin du gora zerbitzu horren eskaerak azken hilabeteotan. «Egunero jan ahal izatea denon eskubidea da izatez, eta guk hori eskaintzen dugu». Jantokiaren proiektuak aurrera egiteko, Sanchezez gain, beste bost boluntarioren lana beharrezkoa da.MAIALEN HUARTE
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.