Podemosek PSEri eskatu dio atzera egiteko
«PSE-EE berriak udalen eskubideak defendatuko ditu, ala beste aldera begiratzen jarraituko du?, galdetu du Miren Gorrotxategi Elkarrekin-Podemos-IUko legebiltzarreko eledunak, Irunen, Ingurumen Administrazioaren Legean EAJrekin batera alderdi sozialistak aurkeztu duen zuzenketaren harira. Irunen egin zituen adierazpenok. Hain zuzen, PSE-EEk gobernatzen duen udal horrek eskatu dio Jaurlaritzari atzera egiteko zuzenketa horretan. Interes orokorraren izenean Jaurlaritzak zenbait proiektu aurrera ateratzeko eskumena hartzeak udalen autonomian «zuzenean» eragiten duela esan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu