euskal herria

Poliki, baina handitzen ari da hartz arrearen populazioa Pirinioetan

Pirinioetan 20 hartz arre daudela uste da. Sortzen dituzten kalteak jasangarriak dira ekonomikoki.

2010eko abenduaren 16a
15:05
Entzun
Pirinioetan galtzeko arriskuan dagoen animalia da Hartz arrea, baina, azken datuen arabera, poliki bada ere, gehitzen ari da. Lan handiak egin dira azken urteetan, bertako hartz arreen popuazioa hobetu dadin. Hogei inguru daudela estimatzen da mendikate osoan, eta azken urtean, eme asko kumeekin daudela ere badiote azterketek, eta horrek, espezieak aurrera egiteko esperantzak areagotzen ditu.

Sortzen dituzten kalteek buruhauste bat baino gehiago sortzen dituzte, baina, ekonomikoki jasangarriak dira hartz arrearen babesaren aldeko politika egoki bat eramateko. Horretarako, beharrezkoa da artzain eta abeltzainekin harremanetan jartzea eta beraiei ere alternatiba egoki batzuk planteatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.