Politika egiteko eredu parte hartzaile baten alde agertu da Aralar

Aralarren helburua politika bera aldatzea dela eta alderdiak beste eredu bat eskaintzen duela dio Abrilek

Erredakzioa
2010eko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Aralarrek «politika egiteko beste eredu bat» eskaintzen duela esan zuen atzo Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak, Bilbon eginiko prentsaurrekoan.

Abrilen iritziz, Aralarrek proposatzen duen eredu horretan «ezinbestekoa da» herritarren inplikazioa eta parte hartzea.

Adierazi zuenez, Aralarren helburua politika bera aldatzea da, «langabeak eta langileak ardatz izango dituen eredu bat egiteko, gaur egungo gobernuek bestelako politikak erakusten dutelako».

Abrilek azaldutakoaren arabera, Euskal Herriak «erantzunak behar ditu ezkerretik, baina baita abertzaleen multzotik ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.