Uria eta Alegriak 14 hilabete deramatzate preso; iaz atxilotu zituzten Euskaldunon Egunkaria -ren kontrako operazioan. Epailea Uriaren askatasunaren inguruko egoera aztertzear dagoen honetan, nabaria izan da politikarien presentzia. Han izan dira EBko Patxi Coira, EAJko Jose Ramon Beloki, Batasunako Arnaldo Otegi, Aralarreko Inaki irazabalbeitia eta EAko Onintza Lasa. Guztiak bat etorri dira Uriaren askatasuna askatu eta Euskaldunon Egunkaria -ren itxierarekin egindako bidegabekeria salatzerakoan.
Euskalgintzako ordezkariak ere han izan dira: AEK-ko Joxe Leon Otaño, Behatokiko Juan Inazio Arzuaga,Argiako zuzendari Xabier Letona, UEUko Aitzpea Leizaola...
Euskaldunon Egunkaria-ko langileak ere han ziren, eta baita bi atxilotuen senitartekoak ere, Xabier Alegriaren neska-lagun Itziar Goienetxea, eta Iñaki Uriaren aita Iñaxio Uria, besteak beste.
Egunkaria auzia
Politikarien babesa jaso du Iñaki Uria askatzeko aldarrikapenak
=i Euskaldunon Egunkaria =i-ko langile ohiek deituta kontzentrazioa egin dute gaur eguerdian Donostiako Bulebarreko kioskoaren aurrean. Hilero moduan =i Egunkaria aurrera. Iñaki askatu! =i lelopean egin dute elkarretaratzea, eta han =i Egunkaria =i-ko kontseilari Iñaki Uriaren eta Xabier Alegriaren askatasuna eskatu dute. EAJko, EAko,Batasuneko, EB-IUko zein Aralarreko ordezkarien babesa jaso dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu