Irlandako gatazka

Polizia bat eta bi soldadu hiltzea leporatutako ustezko IRAko sei kide aske utzi dituzte

Poliziak atxilotuen aurkako probarik aurkeztu ez duelako, Ipar Irlandako Auzitegiak berehala aske uzteko agindua eman du.

2009ko martxoaren 25a
18:47
Entzun
Ipar Irlandako Poliziak duela bi aste bi soldadu eta polizia bat hiltzea leporatutako sei atxilotuak aske utzi dituzte. Orain arte Poliziak ez du atxilotuen aurkako probarik aurkeztu, ondoriozIpar Irlandako Auzitegiak berehala aske uzteko agindua eman du. Hala ere, Colin Duffy IRAko kide ohia eta ustezko Benetako IRAko kidea aske utzi bezain laster berriro atxilotu dute terrorismoaren aurkako legean oinarrituta.Hala ere, oraindik hiru pertsona gehiago atxilotuta daude, hilketa horiekin zerikusia dutelakoan.

Lau atxilotuei bi soldadu britainiar hiltzea egozten zitzaien, beste biei, aldiz, Continuity IRAko kide izan eta polizia bat hiltzea.

Martxoaren 7 gauean izan zen atentatua, Belfast hiriburutik 25 kilometro iparraldera, Massereeneko base militarrean. Han zeuden Ingeniarien 38. Errejimentuko soldadu britainiarrek pizza batzuk eskatu zituzten. Banatzaileak ailegatu eta barrura sartzeko ateak zabaldu zituztenean, bi gizon tiroka hasi zitzaizkien. 23 urteko Sappers Mark Quinsey eta 21 urteko Patrick Azimka soldaduak hil ziren ondorioz.

Benetako IRAk hartu zuen hilketa horien erantzukizuna bere gain. 1997an eratu zen talde hori, eta IRAko disidenteek osatzen dute. Ostiral Santuko Akordioa sinatzera eraman zuen bake prozesuaren aurka dago taldea.

Haren ostean, martxoaren 9an egin zuten beste atentatu bat. Stephen Carroll polizia hil zuten tiroz, eta ekintza hura Continuity IRAk hartu zuen bere gain -IRAren beste banaketa bat-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.