Polizia indarkeriaren biktimei buruzko dekretuaren helburua "egia jakitea" izango da, eta ez "inor epaitzea". Gaur zirriborroaren ildo nagusiak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak.
Hildako 60 lagunen kasuak ikertuko dituzte, eta, horrekin batera, zauritutakoen testigantzak jasoko dituzte zuzenean. Manuela Carmena epaile ohiak esan du "errugabetasun presuntzioa" zainduko dutela.
Zazpi kidek batzorde bat osatuko dute gaiaren inguruan lan egiteko.
Dekretuaren zirriborroa egiteko agindu zion Jaurlaritzak Carmenari.