Heriotza zigorra

Polizia ohi batek auzitan jarri du Paco Larrañagak leporatzen dizkioten krimenekin zerikusirik duela

Filipinetan heriotzera zigortuta dagoen Paco Larrañagak leporatzen dizkioten krimenetan parte hartu zuela zalantzan jarri du kasua ikertzen ibili zen polizia erretiratu batek. Roy Codiñera polizia ohiak 'Cebu Daily News' egunkariari adierazi dionez, Larrañagaren eta krimen berengatik zigortutako James eta Andrew Uyren izenak akusazio aktara nola iritsi ziren ez dago argi, eta lekuko baten deklarazioak faltsuak direla iradoki du. 1997an bi ahizpa bortxatu eta hiltzea leporatzen diete Larrañagari eta Uy anaiei. Larrañagaren aita gipuzkoarra da, eta, ondorioz, Euskal Herriko hainbat erakundek heriotza zigorraren aurkako ekimenak jarri dituzte abian.

2005eko azaroaren 16a
16:23
Entzun
Roy Codiñera polizia erretiratuak orain agertu duenez, Fiskaltzaren lekuko nagusiaren deklarazio "ez da fidatzekoa". Larrañagaren zein Uy anaien izenak akusazio aktara nola iritsi ziren ez dagoela argi erantsi du kasua ikertzen ibili zen poliziak.

Larrañagak eta haren familiak beti azpimarratu izan dute gazteak ez zuela hilketa eta bortxaketa horietan parte hartu; areago, gertakari horiek jazo zirenean Larrañaga handik kilometro askotara zegoela adierazten duten frogak agertu izan dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.