Polizia operazio ugari egin dira ekinen kontra urteotan

Urtarrileko operazioa. IÑIGO URIZ / ARG.
2011ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Ekin sortu zenetik urtebetera egin zuen Espainiako Poliziak haren kontrako aurreneko operazioa. Baltasar Garzon epailearen aginduz 20 lagun atxilotu zituzten 2.000 urteko irailaren 13an.18/98 auzian epaitu zituzten haietako 12, eta zigortu egin zituzten 11. Sei urte eta bederatzi hilabeteko eta hamar urte eta bederatzi hilabete arteko zigorrak jarri zizkieten. Handik aurrera, asko izan dira atxilotutako Ekineko kideak, eta inkomunikazio garaian torturak jasan dituztela salatu dute haietako askok. Azken operazioa aurtengo urtarrilaren 18an egin zuen Guardia Zibilak, alegia, ETAk su-eten orokor iraunkor eta egiaztagarria eman eta astebetera. Sei lagun atxilotu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.