Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak 1.128 kilo droga konfiskatu eta 207 pertsona atxilotu zituen Nafarroan 2006.urtean. 2005. urtean baino % 23,4 droga gehiago, alegia. Orotara, droga trafikoarekin lotutako 3.526 salaketa izan dituzte Nafarroako segurtasun indarrek eta 2005. urtean poliziak konfiskatu zituen droga kopuruaren portzentajea ere igo egin da urte batean. 2006. urtean, duela bi urte baino 991 kilo gehiago aurkitu ditu Poliziak.
Vicente Ripa Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariakatzo azaldu zuenez, «iaz drogarekin zerikusia zuten miaketak etengabeak izan ziren, orain arteko marka guztiak hautsiz». Poliziak orain arteko jardueretan izandako eraginkortasuna azpimarratu nahi izan zuen, halaber.
Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak iaz aurrera eramandako 13 operaziotan 137 droga trafikatzaile atxilotu zituzten; eta droga trafikoko hiru sare desegin zituzten.
Denaren gainetik, droga trafikoaren aurka lanean jarraituko dutela azaldu zuen Ripak.
IRUñEAN 540 DROGA DOSI . Iruñeko Alde Zaharreko bi tabernatan, droga ezberdinen 540 dosi aurkitu dituzte Espainiako Poliziak eta Iruñeko udaltzainek.
Atzo goizaldean egin zituzten miaketak eta aurkitutako dosi guztien artean, speed, kokaina, haxixa eta marihuana bezalako drogak aurkitzen dira. Guztira hamaika pertsona atxilotu zituzten eta horietatik hiruk atxilotuta jarraitzen dute.
Honetaz gain, miaketa egin zen unean, taberna batean,adingabekoak ziren 23 pertsona zeuden eta poliziak bi akta gehiago egin zituen: lehena, adingabekoak tabernan egoteagatik eta, bigarrena, tabernan legalki egon litezkeen pertsona kopurua gainditzeagatik.
Poliziak 1.128 kilo droga konfiskatu zituen Nafarroan 2006. urtean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu