Espainiako Poliziak hamabost donostiar gazte atxilotu ditu gaur Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionaletik gertu, hauek euren kabuz Fernando Grande-Marlaska epailearengana zihoazela. Gipuzkoan kale erasoak egin izana leporatua diete.
Askatasunaren arabera, "Auzitegi Nazionalean euren burua aurkezteko eskaera egin zuten hamabost lagunek, azken operazioan polizia beraien bila joan ondoren. Epaileak ez zien egunik edo ordurik jarri, baina auzitegia irekia den bitartean agertzeko esan zien".
Hamabost euskal herritarretatik lau goizean atxilotu dituzte, eta besteak geroago. Poliziak esan du ez daudela inkomunikatuta. Konfiantzazko abokatuarekin hartuko diete polizia deklarazioa gaur arratsaldean.
Grande-Marlaskak, berriz, bihar 11:00etatik aurrera hartuko ditu.
Epaileak azaroaren hasieran ustezko kale erasoen kontrako bi operazio zuzendu zituen, biak Donostian. Lehen operazioan zazpi lagun atzeman zituzten: bost kartzelara bidali zituzten eta beste biak libre geratu ziren. Bigarren operazioan -azaroaren 7an- lau lagun atxilotu zituzten, eta laurak libre gelditu ziren.
Azaroaren 7an Donostian egindako operazioarekin lotzen dituzte gaur atxilotu dituzten hamabost lagunak.
Atxilotuak
-Oier Llorente.
-Mikel Bargas.
-Aitor Olaizola.
-Adur Fernandez.
-Nahikari Otaegi.
-Mireia Motxales.
-Asier Mariezkurrena.
-Ion Imanol Igal.
-Urko Labaka.
-Iker Egido.
-Beñat Apalategi.
-Breogan Fernandez.
-Imanol Bizente.
-Urko Pikasa.
-Igor Alvarez.
Atxiloketa
Poliziak 15 gazte donostiar atxilotu ditu Madrilen, epailearengana zihoazela
Kale erasoak egin izana leporatua die Grande-Marlaskak. Espainiako Auzitegi Nazionaletik gertu atzeman dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu