Martxoak 8

Poliziak apezpiku etxerako bidea moztu die feministei, Baionan

Manifestazio jendetsua egin dute Baionan. Apezpiku etxetik pasatzeko asmoa zuten, baina eskuin muturrak feministen kontrako elkarretaratzea deitu ostean, poliziak ez dio pasatzen utzi martxa feministari. Bideoa: Martxoaren 8ko manifestazioa Baionan. [Youtube]https://www.youtube.com/watch?v=bfl2WYnN3Xs[/Youtube]

maddi ane txoperena iribarren
2016ko martxoaren 8a
07:17
Entzun

Hiriburu eta herrietan mobilizazio feministak egiten ari dira gaur, Martxoaren 8an. Baionako kaleetan 600 lagun inguru ibili dira emakumeen eskubideen aldeko martxan. Ibilbidean apezpiku etxera joateko asmoa zuten, baina ez dira iritsi, izan ere, eskuin muturrak feministen kontrako elgarretaratzea antolatu du, eta 40 bat lagun bildu dira. "Je su Aillet" kartela atera dute eskuin muturreko lagun batzuek, Marc Aillet apezpikuarekin elkartasunez. Apezpiku etxerako bidea moztu die poliziak manifestazio feministan bildutakoei.

 

 

Pasatzen saiatu diren arren, ez zietela uzten ikusi ostean buelta eman eta Baionako plazarantz jarraitu du martxak. Manifestazioaren hasieran performanze bat ere egin dute, eta herriko etxearen aurrean amaitu da protesta. Lola Garciak hitz egin du bertan, eta borroka feministaren garrantzia azpimarratu du: "Ez diogu utziko ilunpeari berriro gure bizitzak estaltzen".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.