Goizean Sinn Feinen Dublingo egoitzan "bonba-pakete" faltsua aurkitu du poliziak. Poliziak lekua kordoiez lotuta eduki du ordu batzuetan, Irlandako armadako lehergailu teknikariek "pakete susmagarria" aztertzen zuten bitartean. Paketea Mary Lou McDonald Sinn Feineko presidenteorde eta Legebiltzarkidearen bulego atarian topatu dute.
Alderdiko bozeramaileak esan du margoa jaurti dutela egoitzaren kontra.
Gaur Europako Itun Fiskalari buruzko erreferenduma dute Irlandan. Sinn Fein alderdia ezezkoaren alde agertu da.
¡