Poliziak dio bortxaketa asmatu zuela emakumeak
IRUÑEA. Espainiako Poliziak jakinarazi du gezurrezkoa dela herenegun Iruñean emakume batek bortxaketagatik jarritako salaketa. Iruñeko Biurdana parkean korrika ari zela bi gizonek bortxatu zutela esan zuen andreak. Erietxean aztertu ondoren, auzitegi medikuak ebatzi zuen andrea ez zutela bortxatu. Poliziaren arabera, hala aitortu zuen emakumeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu