Politika

Poliziak dio D3Mk eta Askatasunak lotura dutela Batasunarekin

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak txostenak bidaltzeko agindu zien Espainiako Poliziari, Guardia Zibilari eta Ertzaintzari.

2009ko urtarrilaren 22a
17:25
Entzun
Demokrazia 3.000.000 (D3M) herri plataforma eta Askatasuna alderdi politikoa aztertzen dabiltza Espainiako Polizia, Guardia Zibila eta Ertzaintza eta, euren lehen datuen arabera, bi erakunde haiek Batasuna legez kanpoko alderdi politikoarekin lotura dute.

Martxoaren 1ean izango dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hauteskundeak, eta Espainiako Fiskaltzak D3M eta Askatasuna ikertzeko agindua eman zuen.

Polizia iturriek diotenez, D3Mren aurkezpenean HB-EH-Batasuneko "kide historikoak" eta legez kanpo edo baliogabe utzitako elkarteetako kideak izan ziren eta horrek herri plataformak Batasunarekin zerikusia duela erakusten du. Askatasunaren "jokabidea", berriz, EHAK-k bere garaian -legezkoa zenean- erabilitakoaren antzekoa izan da, eta bai D3Mk eta bai Askatasunak legez kanpo utzitako alderdien sinbolo berak erabili dituzte.

Poliziek Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzara bidali dituzte txostenak, eta honek erabakiko du haien aurkako helegitea sartu ala ez. Hilaren 26ra arte dago hautagaitzak aurkezteko epea, eta Fiskaltzako iturriek esan dute otsailaren hasieran sartuko lituzketela helegiteak, D3M eta Askatasuna aurkeztu ez daitezen. Otsailaren 13an hasiko da Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina, eta aurretik utzi nahiko lituzkete baliogabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.