Eusko Jaurlaritzak lehengo astean iragarri zuen "[Espainiako] Estatuko segurtasun indarrek" eragindako hildakoak eta desagertuak aitortzeko bulegoa eratuko duela, eta gaur Jon Landa Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendariak berretsi du legea ere egiteko asmoa badutela. Biktima horien inguruan landutako txostena aurkeztu du gaur arratsaldean.
Era horretako biktimen artean, 109 hildako -Joxe Arregi, Mikel Zabalza, Gurutze Iantzi, 1976ko martxoaren 3koak...- eta 538 zauritu zenbatu ditu Jaurlaritzak, gehienak 70eko hamarkadan gertatutakoak. Biktimei "dagozkien egiturak" sortuko dizkiela esan du Landak.
PSE-EE eta PP proiektuaren kontra agertu dira. EAk eta Aralarrek babestu egin dute, EAJk denbora eskatu du aztertzeko. EHAK-k adierazi du biktimak "modu globalean" hartu behar direla.
Lehengo astean beste lege bat onartu zuen Eusko Legebiltzarrak: Terrorismoaren Biktimen Legea. Bertan ez daude aitortuak Poliziak eragindako biktimak eta desagertuak.
Politika
Poliziak eragindako hildakoak eta desagertuak aitortzeko legea egiteko asmoa du Eusko Jaurlaritzak
Jon Landa Giza Eskubideen zuzendariak biktima horiei buruzko txostena aurkeztu du gaur arratsaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu