Poliziak indarrez aterarazi ditu Angelun etxe huts bat hartu zuten 'haserretuak'

Erredakzioa
Baiona
2011ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Iragan astean haserretuek Angelun (Lapurdi) okupatu zuten etxea indarrez hutsarazi zuen atzo Frantziako Poliziak. Etxerik gabeko pertsonek aterpe bat izateko helburuarekin okupatu zuten eraikina; hutsik zegoen. Herriaren etxea izena jarri zioten, eta haserretuen mugimenduko kide batzuk eta hainbat etxegabe bizi izan dira han azken astebetean. Ordea, atzo goizaldean, Frantziako Poliziak bota egin zituen. 06:00 aldera sartu ziren jendarmeak. Haserretuek salatu dute bortizkeria handia erabili zutela poliziek eta tentsio uneak izan zituztela. Ondoren elkarretaratze bat egiten saiatu ziren hutsarazitako etxearen inguruan, baina Poliziak ez zien baimenik eman. Berri eman dute kolpatu eta lurrera bota zituztela indarrez.

Aldarriak modu baketsuan egiten segituko dutela jakinarazi dute haserretuek, eta salatu dute Poliziak haien aurka erabilitako indarkeria. Bilera egin zuten atzo arratsaldean Chaho Pelletierreko kanpalekuan, goizaldean gertatutakoaz gogoeta egiteko eta aurrera begirako ekintzak zehazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.