Nafarroa komandoaren atxiloketa
Poliziak lehergailu bat indargabetu du Vianako zelai batean
Poliziak lehergailu bat aurkitu eta indargabetu du gaur goizean Vianako zelai batean (Nafarroa). Angel Acebes Espainiako Barne ministroaren arabera, bi kilo kloratitaz osatuta zegoen bonba, titadinez indartua. Acebesek dioenez, astearten Berriozarren atxilotutako ETAko Nafarroa komandoak prestaturiko lehergailu bat zen, eta atentatu bat egin ahal izateko prestatuta zegoen.
Espainiako Barne ministroak dioenez, Espainiako Poliziak Berriozarren (Nafarroa) ETAko ustezko bi kideren atxiloketaren ondotik egiten ari den ikerketaren ondorioz lortu dute Vianako lehergailua aurkitu eta indargabetzea. Ibai Aginaga 22 urteko berangoarra eta Joseba Segurola 24 urteko urretxuarra dira asteartean atxilotutako bi gazteak, eta Madrilen dauzkate inkomunikatuta epailearen aurretik pasatzeko zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu