Bihar hasi eta martxoaren 19ra bitarte Madrilen izango dira berriro 35/02 sumarioko auzipetuak. 22 saio dituzte orain guztira, eta perituen eta polizien deklarazioak egingo dira saio horietan. Auzitegi Nazionaletik jaso duten aurrerapen txostenaren balorazioa egin dute gaur sumarioan inputatuta dauden Karmelo Landak, Sabin del Badok eta Jon Gorrotxategik.
Esan dute datozen bost egunetan poliziak arituko direla perito gisa akusazioak egiten. “Sumarioa sortu zuten polizia aditu bihurtu dituzte”, salatu du Landak: “Justiziaren gaiztotzearen adibidea da hau, prozedura penala iraultzen ari dira”. Akusazioari eusteko froga objektiborik ez dutela adierazi du Landak, eta akusatuak zigortzeko erabiltzen ari diren prozedura justiziaren aurkakoa dela.