Politika

Poliziak Unai Berrostegietaren etxea miatu du bart, Gasteizen

Furgoneta bat ere begiratzen ari dira Espainiako poliziak. Gaztea ez dute atxilotu.

2009ko otsailaren 3a
09:20
Entzun
Espainiako Poliziak Unai Berrostegieta Egiara (1981) gaztearen etxea miatu du bart, Gasteizen, Errekatxiki kalean, baina ez dute hura atxilotu.

Goizeko ordubietan hasi dira miatzen eta lau eta erdiak arte aritu dira horretan. Furgoneta bat ere jardun dute begiratzen. Poliziak dio dokumentazioa eraman duela.

2005eko urtarrilaren 28an atxilotu egin zuten Berrostegieta, eta apirilean Espainiaratu, euroagindua dela-eta. ETArako jendea topatzeko lanetan aritzen zela egotzi zioten. 2007an, ordea, Espainiako Auzitegi Gorenak libre utzi zuen, frogarik ez zuelako.

Segi gazte erakundeko kide izan zela ere badio Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.