Iñigo Iruinek hartu zuen hitza fiskalak 19.242 poliziari galderak egiten hasi aurretik. Polizia horrek peritu gisa ez zuela deklaratu behar esan zuen, baizik eta lekuko-peritu gisa egin behar zuela, eta, beraz, lekukoek bezala banaka deklaratu behar zutela eta ez perituek bezala taldean. Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia ekarri zion gogora hori argudiatzeko. Izan ere, 61eko areto bereziak bi erabaki hartuak ditu horren harira: 2008ko ekainean izan zen aurrena, EAE-ANVren kontrako auzian, eta 2011ko martxoan bigarrena, Sorturen kontrakoan.
Epaimahaiak aldeei iritzia eskatu ostean erabaki zuen atzo ezin zutela halako erabakirik hartu, taldean galdekatuko zituztela eta epaian emango zutela horri buruzko iritzia protestarik egotekotan. Defentsek protestak aurkeztu zituzten.
Poliziako kideei lekuko-peritu izaera emateko eskatu dute defentsek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu