M-11, sarraskia Madrilen
Poliziaren arabera, detonagailuak ez dira ETAk erabiltzen dituen bezalakoak
Atentatuen inguruko ikerketa daraman Espainiako Polizia Zientifikoaren arabera, Madrilgo atentatuak egiteko erabili zituzten motxiletan topatutako detonagailuen hondarrak ez dira ohikotan ETAk erabiltzen dituenak bezalakoak. Normalean, ETAk aluminiozko detonagailuak erabiltzen dituela zehaztu dute, eta atzo aurkitutakoak kuprezkoak direla. Halaber, ohikotan ETAk titadine lehergaia erabiltzen duela azaldu dute iturri horiek, baina El Pozoko geltokian topatutako motxilakoa Espainian egindakoa dela.
El Pozo geltokianlehertu gabe topatutako motxila da une honetan Polizia Zientifikoaren ikerketaren ardatza. Iturrie horiek azaldu dutenez, lehergailua sakelako telefonoen bidez aktibatzeko zegoen presatuta. Detonagailua, berriz, kuprezkoa zuten, eta ETAk, ohikotan, aluminiozkoa erabiltzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu