Aurreko ostiralean Jon Anzaren desagerpena argitzeko eskatuz Parisen Garaipen Arkuan ekintza egin zuen taldeak salaketa jarriko dio Frantziako Poliziari, eskaladako soka bat kentzeagatik.
Xabier Toubal Abrisketa ekintzan erori egin zen, eta gaur Baionan azpimarratu du "bizirik egotea miraria" dela. "Guk ez genuen bortizkerarik erabili eta, aldiz, Poliziak bai". Haien arabera, suhiltzaileek poliziei esan zieten sokarik ez kentzeko, istripua sor zezaketelako. Garezurreko traumatismoa izan zuen gazteak eta orkatila zauritu zuen.
Poliziak denak atzeman egin zituzten, baina egun berean geratu ziren aske.
Parisko ekintzan parte hartu zuten bost gazteek eta Askatasunak Baionan agerraldia egin dute gaur.
jon anza auzia
Poliziaren aurkako salaketa sartuko du Parisko Garaipen Arkuko ekintza egin zuen taldeak
Eraikinera igo ziren lagunen ustez, poliziek soka bat kendu zutelako erori zen gazte bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu