BIKTIMAK

Poliziaren indarkeriaren biktimak aitortzeko eskatu dio Egiari Zor fundazioak Jaurlaritzari

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin bilera bat egin nahi du fundazioak, eta eskatu du polizia indarkeriaren biktimen legeak bere helburuak betetzeko berme ahalik eta gehien izan ditzala.

Egiari Zor fundazioko kideak, Eusko Legebiltzarrean. EUSKO LEGEBILTZARRA
2015eko ekainaren 10a
14:27
Entzun

Jaurlaritzak polizia indarkeriaren biktimen legea iragarri zuen udazkenerako, EAEko Auzitegi Nagusiak polizia gehiegikeriak jasandako biktimak laguntzeko dekretuaren zati bat baliogabetu ostean. Egiari Zor fundazioak galdegin du Eusko Legebiltzarrak onartuko duen legea nazioarteko egungo araudira egokitu dadila eta ez diezaiola mugarik jarri biktima guztien eskubideen aitortzari.

Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean izan dira fundazioko ordezkariak. "Ahanzturan" dauden biktimatzat jo dituzte poliziaren indarkeriaren biktimak, eta horiek aitortzeko urrats gisa, bilkura bat egiteko eskatu diote Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari.

Baliogabetutako dekretua "inflexio puntu bat" izan zela aitortu dute, "aurrerapauso garrantzitsu bat ordura arte existitzen ez zirela zirudien biktimen aitortzan", nahiz eta testua "ez nahikotzat" zuten: "Egiazko borondatea eta konpromisoa baldin bada giza eskubideen urraketen biktima guztiei babes berdina ematea, haien artean bazterketarik sortu gabe, Eusko Legebiltzarra ezin da biktimen murrizketaren arduradun izan".

Hortaz, itxarpoena azaldu dute legebiltzarrak "inori eskubideak murriztu beharrean, falta direnak ahalbidetzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.