Igandeko gertaerek garbi erakusten dute, Barrenaren iritzian, PSOE eta Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritza "adierazpen askatasun eskubidea erabili nahi dutenen kontra errepresioa erabiltzeko gai direla".
Hala ere, "bakearen bidean ipini nahi diren traba guztiak ipinita ere, Batasunarentzat lehentasunak bakea izaten jarraitzen" duela azpimarratu du. "Herriak hitz egiteko garaia da, bakerako garaia da, eta beraz, bide hori gurekin egin nahi duten guztiei besoa luzatuta jarraitzen dugu".
Bestalde, gertatuak gertatuta, EAJk, EAk, Aralarrek eta Nafarroa Baik ez dutela ezer esan salatu du.
Manifestazioa deitu dute Gasteizen
Bestalde, Batasunak manifestazioa egingo du datorren larunbatean Gasteizen, "askatasun demokratikoa falta delako". Beraiei, apirilaren 17an hauteskundeetara aurkeztea galarazi izana salatu nahi dute manifestazioan. Rakel Peñak eta Hasier Arraitzek prentsaurrekoan jakinarazi dutenez, Eskubide Demokratikoen Alde. Orain Batasuna lelopean egingo dute manifestazioa, arratsaldeko zazpietan Gasteizko Bilbo plazatik abiatuta.
Aurretik esana zuten bezala, Batasunari hauteskundeetara aurkeztea debekatu egin badiote ere, beraiek kanpainan presente egongo direla, eta programa aurkeztuko dutela esan du Peñak. Horretarakoxe baliatuko dute hain zuzen ere larunbateko manifestazioa: kanpaina abiatzeko.
aberri eguna
Poliziaren jarrera salatu du Barrenak, eta "eskubideen urraketarekin" ez dela bakea lortuko dio
Batasunak manifestazioa deitu zuen Aberri Egunerako Iruñean, =i Orain herria. Orain bakea =i lelopean. Manifestazioa debekatu egin zuten, ordea, eta Espainiako Poliziak borrazoka eta gomazko pilotekin eragotzi zuen ekitaldia, hainbat lagun zaurituz. Batasuneko bozeramaile Pernando Barrenak salatu egin du poliziaren jarrera, eta "oinarrizko eskubideak urratuta" ez dela bakea lortuko azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu