LABek gaur salatu du sindikatuaren "egoitza nagusietan indar polizialen espioitza eta jazarpena etengabea" dela, "[Ainhoa Etxaide] idazkari nagusiak etengabeko jarraipenak" dituela, eta "zuzendaritzako hainbat kideren jarraipena eta jazarpen poliziala iraunkorra" dela.
LABen arabera, atzo bertan Bake bidean aterabide demokratikoen akordioa agiria aztertzeko ezker abertzaleko kide batzuekin bilera egin zuten -beste eragileekin ere ari da biltzen LAB- eta Poliziak uneoro zelatatu zituen.
Ondorioz, Espainiako Estatuaren "errepresioa" gaitzetsi du Etxaide idazkari nagusiak Bilbon, zuzendaritzak emandako prentsaurrekoan. "Errepresioa indartzeak bi helburu ditu: bata, urrats berriak eragoztea, egoerari bere horretan eustea Euskal Herriak Estatuak nahi duen bidea egin arte. bestea, jendeari gauzak ez direla aldatu eta ez direla aldatuko adieraztea, prozesu honen alde mugitzea ez duela merezi adieraztea".
Legezko sindikatua da LAB.
EuskAL HERRIA
Poliziaren jazarpena salatu du LABek
"Sindikatuaren egoitza nagusietan indar polizialen espioitza eta jazarpena etengabea da, idazkari nagusiak etengabeko jarraipenak ditu, eta zuzendaritzako hainbat kideren jarraipena eta jazarpen poliziala iraunkorra da". Azkeneko kasua, atzokoa: LAB-ezker abertzalea bilera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu