"Nafarroako festa garrantzitsuenak atzeratu eta boikotatu zituzten erradikalak topatzeko", Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak eginiko "informazio eta ikerketa lan bikaina" goraipatu du Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Carmen Albak. Sanferminetako txupinazoan zintzilikatutako ikurrinaren harira sei lagun atxilotu eta gero egin ditu Albak adierazpenok.
Pozik agertu da Enrique Maia Iruñeko alkatea ere. Ikurrina jarri zutenek egindakoa "ordainduko" dutela esan du.