Candido Conde-Pumpidok Espainiako Fiskal Nagusiak atzo ezker abertzalearen hauteskunde zerrendak ikertzeko laguntza nahikorik ez duela jaso esan ostean, Polizia Nazionalaren sindikatuek gaur jakinarazi dute Pumpidoren aurka salaketa jarriko dutela.
Sindikatuek kaleratutako agirian diote ez direla geldirik geratuko "herrialdeko erakunde gorenetako baten arduradunak erakunde oso baten gainean dituen susmoen aurrean".
Bestalde, Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako barne ministroari eta Francisco Javier Velazquez Poliziaren eta Guardia Zibilaren zuzendari nagusiari adierazpenen bat egiteko eskatu diote, "euren isiltasunak laguntzaile" egiten dituela uste baitute.
Politika
Poliziaren sindikatuek Pumpidoren aurkako salaketa jarriko dute
Ezker abertzalearen hauteskunde zerrendak ikertzeko Polizia Nazionalaren eskutik laguntza nahikorik ez duela jaso esan zuen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu