Jon Mirena Landak eta Galo Bilbaok idatzitako proposamena jaso du Europa Press berri agentziak: "Biktimen onarpen eta erreparaziorako politiken oinarri txostena".
Legebiltzarrera bidalitako txostenak polizia eta parapolizia indarrek terrorismoaren kontrako borrokaren testuinguruan egindako giza eskubideen urraketak aipatzen ditu. 2012an onartu zuen Patxi Lopezen gobernuak, eta 1960tik 1978ra bitarteko garaiei errepatzen die. Iñigo Urkulluren gobernuak, berriz, epea gaurdaino luzatu nahi du.
Mila herritar inguruk jasan dituzte polizien tratu txarrak azken 50 urteotan, txostenaren arabera. 94 hildako eta 746 zauritu eragin dituzte segurtasun indarrek, txostenaren arabera. Landak eta Bilbaok, ordea, ohartarazi dute tortura kasuak ez dituztela barneratu.