Polonian istripua eduki eta koman zegoen gaztea hil da
IRUÑEA. Nafarroa ospitalean hil zen, herenegun, Aitor Mendia, 29 urtekoa. Artaxoakoa zen gaztea, eta hamar egun zeramatzan koman. Poloniara lan kontuengatik joana zen, eta istripua izan zuen han; beste auto bat aurreratzen hasi zen Mendiaren autoa, errepidetik atera, eta zuhaitz bat jo zuten. Atzo lurperatu zuten, Artaxoan bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu