Popasnaia hiria kontrolpean dutela iragarri dute milizia errusiazaleek

2014ko uztailaren 8a
12:07
Entzun

Luhansk eta Donetsk hiriekin muga egiten du Popasnaiak, eta 20.000 biztanle inguru ditu. Gaur, Errusiako albiste agentzia batek iragarri du milizia errusiazaleen kontrolpean dagoela hiria.

Moskuko iturrien arabera, atzo goizaldean sartu ziren miliziak hirian eta "erraz" hartu zuten kontrolpean, bertan ez baitzegoen Ukrainako armadako soldadurik.

Ukrainako iturriek ez dute berretsi miliziek emandako informazioa.

Aldiz, Kievek iragarri du Donetsk eta Luhansk gotortzeko asmoa duela, hala miliziek amore emango dutelakoan. Baina Donetskeko errepublikako lehen ministro Aleksandr Borodaik ukatu egin du halakorik: "Ezinezkoa da Ukrainko armadak hiri horietatik bakar bat ere inguratzea. Bere baliabide guztiak erabilita ere ezingo luke halakorik lortu".
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.