Populazio urriko lekuetan taxi zerbitzua ipini dute Gipuzkoan
DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiak jende gutxi bizi den hainbat tokitan taxi garraio zerbitzu berezi bat jarri du, eta martxan dago jada Urola Kostako hainbat tokitan. Zehazki, hiru linea daude erabilgarri: Zumaia-Aizarnazabal-Zumaia, Azpeitia-Errezil-Azpeitia eta Azpeitia-Beizama-Azpeitia. Telefonoz abisu eman behar dute erabiltzaileek. Lurraldebus txartelaren jabe izan behar dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu