Pasaiako portua

Porlan hautsa bota diete Tapiari eta Olanori Pasaiako portuan

Ertzaintzak atxilotu egin du gizonezkoa, egintariei eraso egitea egotzita.

2018ko azaroaren 21a
07:11
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburu Arantxa Tapia, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano eta Donostiako alkate Eneko Goia ari ziren, besteak beste, ekitaldian parte hartzen. Badian Bizi plataformak elkarretaratzea egin du: Nahikoa da. Ez jolastu gure osasun eta bizitza kalitatearekin leloa zuen pankarta batekin. Abuztuan, portuan sutea sortu zenean, hura "osasunaren eta ingurumenaren kontrako delitua" izan zela ere salatu zuten.

Horren ondoren, herritar bat politikariak zeuden lekura hurbildu da, porlan hautsez betetako poltsa batekin. Airera bota du hautsa, eta Olanoren gainean erori da gehiena. "Hau da guk egunero jasaten duguna", esan die protesta egin duen herritarrak. Bizkartzain batek atzeman du gizonezkoa, bideoan ikus daitekeenez, eta Ertzaintzaren esku utzi du ondoren. Segurtasun indarrek polizia etxera eraman dute, agintariei eraso egitea egotzita.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.