Gaur eguerdian amaitu dute Sakanako eta Lautadako hautetsiek Cementos Portland Valderribas enpresak hondakinak erretzearen aurka Olatzagutiako udaletxean egiten ari ziren itxialdia. Nafarroako Gobernuak udalen autonomia urratu duela berretsi dute, eta herritarrei dei egin diete enpresa horrek jaso duen baimenaren aurka egingo diren protestetan parte hartzera. "Oraindik bada aukera atzera egin dezaten. Azken batean, gutxiengoan dagoen gobernu batek hartutako erabakia da", esan du Gurutze Rodriguezek, Olatzagutiako alkateak.
Hondakinak
Portlandek zaborrak erretzearen aurka "azkeneraino" egingo dute hautetsiek
Sakanako, Lautadako Goierriko eta Lizarrako hautetsiek salatu dute Barcinaren gobernuak udalen autonomia urratu duela, eta atzera egiteko eskatu diote. Eguerdian elkarretaratzea egin dute Olatzagutian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu