Itsas denboralea

Portu batzuek itxita segitzen dute, itsaso zakarra dela eta

7 metroko olatuen ondorioz ohiko jarduera geldituta dago Pasaia eta Abrako portuetan. Baionakoa, aldiz, irekita dago, baina piloturik gabeko ontziak ezin dira sartu edo atera.

2009ko urtarrilaren 21a
16:19
Entzun
Egunotan Kantauri Itsasoa astintzen ari den denboralea dela eta, geldirik jarraitzen dute Bizkaia eta Gipuzkoako portu nagusiak. Lapurdikoa, ordea, zabalik dago.

Zehazki, zazpi metroko uhain edo baga haundien ondorioz, zehazki Pasaiako portua (Gipuzkoa) itxita dago igandeaz geroztik, eta Donostiako Pasealeku Berriak ere itxita segitzen du. Bizkaian, Abrako itsasadarrean 18 itsasontzi daude superportura sartu ezinik, eguraldia noiz hobetuko. Baionako portua irekita dagoen arren, piloturik behar ez duten ontziak ezin dira sartu edo atera; bestelako ontziak bai.

Bilboko Portuko eledun batek adierazi duenez, salbuespenak izan dira. 1.400 bidaiari eta tripulazioko 500 langile dituen Balmoral ontziak Santurtzin porturatzea lortu du praktikoen laguntzarekin.

Dena dela, 18 ontzi portuan sartu ezinik daude. Gehienak salgaiak daramatzate, asko eta asko arriskutsuak (hidrokarburoak eta produktu kimikoak). Horrexegatik, eta segurtasun neurri gisa, Portutik 10 milietara daude, egoera hobetu arte.

Egunotako haize zakar eta ufada gogorrek eragindako olatu handiak Bizkaiko eta Gipuzkoako portuen jarduna eragozten ari dira. Pasaiako Portua, esaterako, itxita dago igandetik, eitb.com--ek jakinarazi duenez.

Euskalmet EAEko meteorologia agentziaren arabera, ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 6,5-7 metroko uhainak altxarazi ditu goizean. Mendebaldeko haizea ibili da, 4-5eko indarrarekin eta itsaskia eragin du. Arratsalderako olatuen tamaina pixka bat jaitsiko da, 5-5,5 metro inguruan geratzeko.

Baga erraldoi horiek eragin zuzena izan dute portu handien egunerokoan. Pasaiako Portua igandetik itxita dagoela eta, bertako agintariek nabarmendu dute ez dela ohikoa "hainbeste denbora itxita egotea".

Arrantzaleak, itsasoratu ezinda

Gainerakoan, euskal arrantza ontziak portuetan daude eta hantxe segituko dute egoera meteorologikoak hobera egin arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.