euskal presoak

Portugalek Garikoitz Garcia Espainiaratu egin du

2010eko uztailaren 23a
18:17
Entzun
Portugalgo Justiziak Espainiako Poliziaren esku utzi du gaur Garikoitz Garcia ustezko etakidea, berri agentziek zabaldu dutenez. Badajozko mugan izan da euskal presoaren aldaketa. Jose Galamba defentsa abokatuak iragarri du helegitea sartuko duela, kasuan "irregulartasunak" egon direlako.

Garcia urtarrilaren 9an atxilotu zuten Portugalen -Iratxe Yañez ere bai-. Ihesean zihoan.

Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatu zuen haiek bere esku lagatzeko, eta Portugalek balekoa eman zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.