auzitegiak

Portugalek hamabi urteko kartzela jarri dio Andoni Zengotitabengoari

Herrialdean ETAren 1.500 kilo lehergai izatea egotzi diote. Joan den urtean atxilotu zuten.

2012ko urtarrilaren 6a
17:20
Entzun

Portugalgo Justiziak hamabi urteko kartzela zigorra jarri dio Andoni Zengotitabengoari, herrialdean ETAren 1.500 kilo lehergai izatea egotzita. Arratsaldean jakinarazi du epaia.

Poliziak 2010eko otsailean 4an atzeman zituen lehergaiak, Obidosko etxe batean. Zengotitabengoa iazko martxoan atxilotu zuten Lisboako aireportuan, ustez Venezuelara zihoala. Poliziaren arabera, harekin batera Oier Gomez Mielgo bizi zen Obidosen. 

Joan den urteko irailaren 13an hasi zuten Zengotitabengoaren aurkako epaiketa. Gomez ez dute epaitu; 2010eko apirilean Frantzian atzeman zuten eta Frantziak ez du Portugalera bidali, honek eskatu arren.

Defentsak beste hamahiru lekukori deitzeko eskatu du gaur, baina epaileek atzera bota dute eskaera eta epaiaren berri eman dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.