Portugalgo Justiziak Iratxe Yañez euskal presoa Espainiaren esku utzi du gaur, horko Auzitegi Nazionalak eskatuta. Urtarrilaren 9an atzeman zuten Yañez, ETArekin lotuta. Poliziak esan zuenez, Garikoitz Garcia eta biak Espainia eta Portugalen arteko muga pasatu bezain azkar atxilotu zituzten. Garcia Espainian furgonetarekin gelditu zuen Guardia Zibilak, baina ihes egitea lortu zuen guardia zibilen autoarekin; Yañez aurretik zihoan beste auto batekin. Biek Portugalgo muga pasatzea lortu zuten, baina atzeman egin zituzten. Garcia duela hiru hilabete Espainiaratu zuten.
Orain Andoni Zengotitabengoa da Portugalen dagoen euskal preso bakarra. Martxoaren 11n harrapatu zuten, etakidea delakoan.
euskal prESOAK
Portugalek Iratxe Yañez Espainiaratu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu